Satelite bat eraikitzeko gai zara?
Guk baietz uste dugu.

Txapelketa honen bitartez STEAM ak zurekin landu nahi ditugu. Zientzia, Teknologia, Ingenieritza, Artea, Matematikak... Baina horrekin batera; talde lana, komunikazioa, zure inguruko enpresekin erlazioa eta batez ere giza balioak landuko ditugu. Ez kezkatu satelitea eraikitzeko beharrezkoak diren gauzak elkarrekin ikasiko ditugu.

Osatu zure taldea
Freskagarri lata baten tamainako satelitea diseinatu eta eraikitzeko

Zure eskola edo inguruan 14 eta 18 urte artean dituzten 2-6 pertsonako taldea osatu, bilatu entrenatzaile/laguntzaile lanak egingo dituen pertsona heldu bat eta eman izena doainik Cansat Euskadi txapelketan. Txapelketaren azalpen eta oinarriak ESA ren web orrian.

www.cansat.eu

Laguntza teknikoa

Nahi duzunean zure ikastetxera joango gara eta txapelketaren gora beherak azalduko dizkizugu. Ez da aditua izan behar, guk lagunduko dizugu. Anima zaitez, esperientzia paregabea da. Txapelketan parte hartzea doakoa da.
cansateuskadi@gmail.com

Antolatzaile eta laguntzaileak

Person 1

Mikel Eguren

IADDI

Person 2

Gipuzkoako
Foru Aldundia

Person 3

Ertzaintza

Person 4

Cosmic Research

Zer da Cansat txapelketa?

Ikus bideo hauek