Jakingarriak
Izen emateko idatzi: cansateuskadi@gmail.com
TXAPELKETA
Cansat txapelketa ESAk (European Space Agency) antolatzen du partaide dituen estatuen bitartez. Espainian, Zaragozako ingeniari gazte talde batek 2016 urtetik hona Espainiako txapelketa antolatzen dute www.cansat.es eta Euskadiko erkidegoan Donostiako enpresari batek bultzatzen du. Txapelketaren oinarriak ondokoak dira:
Askoz informazio gehiago aurki dezakezu Europako eta Espainiako txapelketen orrietan.
www.cansat.euwww.cansat.es
Entrenatzaileentzako laguntza
Entrenatzailek ez dute zertan teknologian adituak izan behar. Beraien lana taldeak erronkari aurre egin diezaion laguntzea da. Horretarako antolakuntza entrenatzaileen eskura dago. Formazioa ematera joaten gara talde bakoitzaren egoitzara, eta proiektu bakoitzarentzako soluzio teknikoak aurkitzen laguntzen dugu. Talde gehienek arduino edo rasperri plataformak erabiltzen dituzte, baina edozein plataforma erabili liteke.
Prezioa
Cansat Euskadi txapelketan parte hartzea doakoa da. IADDI empresak bere ingenieriak proiektuaren eskura jartzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza eskaintzen du. Ertzaintzak txapelketaren egunerako lekua eta organizazioa ematen du eta Cosmic Reserach taldeak suziriak jaurtizen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak urtetik urtera eman ditzaken laguntzen arabera, izena eman duten taldeei lehengo misioa burutzeko nahikoak diren bi prozesadore eta sensore bat ematen zaizkie doan.