Zer da Cansat txapelketa?

Ikus bideo hauek

Txapelketaren helburua gazteengan ekintzailetasuna, Stem etan aritzeko grina, talde lana, balioak eta errespetua bultzatea da. Horretarako proiektu konplexu bat bere taldearekin batera garatzeak eta lan hori beste tade batzuekin txapelketaren egunean alderatzeak, helburu hoiek lortzen laguntzen duela uste dugu.

Txapelketaren egunak, urte guztian egindako lanari bukaera zirraragarria jartzen dio. Era honetan Cansat taldeek bere ingurukoei egindako lana ager diezaiekete, arrotasun sano batzez horrelako gauzak egiteko gai izan direla komunitate osoari eta beraien buruei erakutsiaz. Cansat bat diseinatu eta eraikitzeko lan dexente egin behar da: Taldea antolatu, laguntza teknikoak eskuratu, komunikazioa, aurrekontuak, aurkezpenak... Hau da, benetazko proiektu batek berekin dituen atal guztiak jorratu behar dira. Txapelketaren egunean jaurtitzen diren suziriek "txapela" dotorea jartzen diote lan guzti horri. Ikus itzazu ondorengo bideoak.